1- Helburua lortzeko ekintza
-z / -az
Adiera aktiboa duten aditzekin
- (modua) Coca-colak edanez/ edanaz nahi ditu penak ahaztu.
- (alderantziz) Gutun bat idatzi nion eskerrak emanez/ emanaz.
-ta/ -rik
Adiera pasiboak duten aditzekin
- Horrelakoa izanda ez duzu ezer konponduko.
- Pobreei lapurtuta aberastu nahi zuen.
2- Egoera deskribatzeko
dago, ari izan, etorri, gelditu, agertu... aditzen osagarri
[edutezko trinkoa+] –la
- Ahoan zigarro bat zekarrela agertu zen gaueko bederatzietan.
zer+ non/ nola (+eta)
- Zigarro bat ahoan (eta) agertu zen gaueko bederatzietan.
x barne (dela)
x lagun (duela)
x eta guzti
-la
- Praka motzekin, ipurdia ikusten zitzaiola, azaldu zen afarira.
- Zer egin ez zekiela gelditu zen.
modalak (nahi-, behar-, ezin-)+ -an/ -rik/ -z
- Hor aritu zitzaigun barruan kabitu ezinda.
-ta/ -rik
- Erdi jantzita etorri da.
- Ikasgaia ondo ikasita etorri zen hurrengoan.
gabe/ barik
- Labea piztu gabe garbitzen dut sukaldea.
3- Esanahi bereziak
Arabera
-nez
- Irratian entzun dudanez, euria dakar.
- Nik gogoratzen dudanez, ez zuen ordaindu.
- Denok dakikezuenez, gaurko hitzaldia hitzik gabe doa.
Neurria
-n neurrian / -n heinean
- Umea hazten den neurrian, osasuna galtzen du amak.
- Dirua biltzen dugun heinean etxea altxatuz goaz.
Zain
partiz+ zain
- Pipak jaten nengoen zu etorri zain.
gald+ part+ko (elipsia)
- Pipak jaten nengoen zu noiz etorriko (ote zinen zain).
-t(z)eko zain
- Autobusa hartzeko zain nengoen.
Asmoa
-t(z)ekotan
- Gaur etortzekotan gelditu ziren.
- Hori esatekotan egon naiz lehen baina ahaztu egin zait.
-t(z)ekoa(k) izan
- Etortzekoak ziren.
- Mendira joatekoak gara.
Ia-ia
-t(z)ekotan
- Heltzekotan geundela...
-t(z)eko zorian
- Honezkero irteteko zorian egongo da.
-t(z)ear
- Gaixo hori ohetik erortzear dago.
partiz.+ hurran
- Hil hurran da.
Gabe
-t(z)eko
- Hori ikusteko dago oraindik. (Ikusgai dago).
- Horiek aztertzeko dauzkagu oraindik.
-t(z)eke
- Lana amaitzeke dago oraindik
4- Esapideak
partiz. + ez partiz
- Joan ez joan gelditu nintzan.
nik dakidala
- Nik dakidala, ez da istilu larririk gertatu.
arian-arian
- Arian-arian lortzen da harri gogorrak zulatzea.
egonean (egon)
Urduri antzean etorri da.
Bota ahala ari du euria.
Ekin ahalean aritu ginen.
Barre batean zihoan.
Arnasestuka heldu zen.
Korrika bizian joan da.
kosta ahala kosta.
gainbehera etorri.
hala moduz.
aho batez.
gogoz kontra/ bestera.
dauden-daudenean.
5- Konparazioa
Berdintasuna
bezala / legez / bezalaxe / legetxe / bezalatsu
- (dekl) Alkateak bezala zurituko nuke nik ere dirua.
- (adlg) Gaur ere atzo bezala aritu da.
- (uste, behar, nahi...) Ez zait atera uste bezala.
- (-n). Irakasleak esan zuen legez egin behar ditugu.
- (partiz)Zuk esan bezala egin dut.
- (osagai asko)Arraina uretan bezala aritzen da lanean.
- (ba-) Tontoa banintz bezala tratatzen nau.
- Denok elkar ezagutuko bagenu bezala, ibiltzen gara jolasean.
bailitzan / bailiran
- Sudurretik mukia dariola dago, ergela bailitzan.
- Eguneroko kontuak bailiran erabiltzen ditu ahoan.
moduan, modura / gisa, gisan, gisara / eran, erara / moldean, moldera
- (-ren) Mikelen moduan egin dut.
- (-n) Utz ezazu dagoen moduan.
- (part+ -tako) Agindutako moduan egingo dugu oraingoan.
- (-tzeko) Lanean hasteko moduan hago hi!
antzera
- Nik ere zuk egin duzun antzera egin dut.
nola ...bait-
- Pedrok aita mozkorra jo zuen, nola jo ohi baitu tximuak sugea harriaz.
Korrelazioa: nola/ zelan... bait-/ -n ...hala
- Nola jotzen duen tximuak sugea, hala jo zuen harriaz Pedrok aita mozkorra.
Ezberdintasuna.
(-n) ez bezala
- Nik zuk ez bezala egiten ditut gauzak.
Zazpi berridazketa dituzu behean; moduzko esaldiak osatu behar dituzu.