Orri zuriaren aurreko beldur horri aurre egiteko, idazten hasi aurretik kontu erretorikoak konpontzeko idaztera bultzatzen gaituzten arrazoiez hausnarketa txiki bat egitea komeni da.
asmoa
Zer lortu nahi dut testuarekin?
Zer jarrera nahi dut irakurleek har dezaten?
irakurleak
Nork irakurriko du idazlana?
Zer dakite gaiari buruz?
Zer informazio eman behar zaie?
Zelan azaldu behar zaie?
idazlea
Neure buruaz zer irudi eman nahi dut testuarekin?
Zer tonu emango diot testuari?
idazkia
Luzea ala laburra izango da testua?
Nolako hizkera erabiliko dut?
Zenbat zati izango ditu?
Behin hori eginda, ideiak bilatzeko eta gure jarduna elikatzeko teknika ezagun batzuk badira. Daniel Cassanyren La cocina de la escritura liburuan honako hauek aipatzen dira.
a.- Ideien zurrunbiloa (brainstorming)
Udako ekaitz gogor eta labur bat bezalakoa da.
Ideiari buruz otutzen zaigun guztiarekin zerrenda zirriborratu bat egiten da.
- Dena apuntatu behar da, jakinekoa dirudiena ere bai.
- Ez baloratu orain ideiak. Gero pasako dituzu galbahetik.
- Hitz solteak apuntatu, ez esaldi osoak.
- Ez arduratu gramatikarekin edo zuzentasunarekin.
- Jokatu espazioarekin. Geziak, lerroak, zirkuluak marraztu.
b.- Gaia ikertu
Gaiaz azterketa metodikoa egitea da. Araketa hau ikuspegi desberdinetatik egin daiteke.
izarra Kazetaritzako formula (6W)
![]() | kuboa Kuboaren 6 aldeak ditu oinarri
![]() |
c.- Hitz gakoak
Informazio karga handia duten hitzak dira.
Gakoak deitzen dira informazio berrietarako giltza eman dezaketelako.
Adibidez:
JATORRIZKOA:
Kosmetika enpresa batean lan egiten du. Lan ona baina nekagarria da.
Hitz klabeak dira:
- ona: bidaiak egiten ditu / ez du ordutegi finkorik
- nekagarria: ez du beste ezertarako astirik / asteburu askotan ere lana izaten du / jendearekin beti alai eta abegikor egon behar du
LUZATUA:
Kosmetika enpresa batean lan egiten du. Ezin esan lan eskasa denik: soldata onaz aparte, ordutegi malgua dauka eta, horrez gain, noizean behin bidaiaren bat egiteko aukera ere bai. Baina badu bere alde txarra ere: nekatuta amaitzen du eguna, aste barruan ez ezik asteburu askotan ere lana gainezka izaten delako eta jendearekiko tratua nekagarria delako.

