ARIKETAK
BAT
Aztertu zer alde duten binaka ematen diren esaldi hauek.
1.
Ez digute baimenik eman filma ikusteko, ez omen dugu ulertuko.
Baliteke filma ez ulertzea eta, horregatik, ez digute utzi ikusten.
2.
Etxera iritsi nintzen eta han aurkitu nituen, neure zain, ama eta alaba.
Etxera iritsi nintzelarik, han nituen zain ama-alabak.
3.
Erdi gordean egin zuten ezkontza Ultzaman gazte haiek, alargundu eta laster.
Ultzamara ezkondu ziren gazte alargundu berri haiek, erdi ezkutuan.
4.
Iritziak iritzi, aurrera jarraitu zuen bere eginbeharrekin.
Aurrera egin zuen bere asmoekin, besteen iritziak aldekoak baitzituen.
5.
Alabak etxetik alde egin digunetik bestela bizi gaituk.
Beste era batean bizi gaituk alabak etxetik alde egin eta gero.
BI
Behean 2000-2004 urteetako atariko probetatik ateratako 114 ulermen galdera dituzu erantzunaren zain.