BAINO eta BAIZIK lokailu hutsak dira; BESTE(-), aldiz, izenorde gisa erabitzen da, eta subjektua denean aditzarekiko komunztadura gordeko du.
- Amaia baino ez dut ikusi.
- Amaia besterik ez dut ikusi.
- Zure liburuak baino ez ditut ekarri.
- Zure liburuak besterik ez dut ekarri.
- Amaiari baino ez diot ekarri euritakoa.
- Amaiari beste inori ez diot ekarri euritakorik.
- Zuri baino ez dizut ekarri euritakoa.
- Zuri beste inori ez diot ekarri euritakorik.
Esanahian bi forma horiek izan lezaketen aldeaz, hemen aurkituko duzu argibidea.
BESTE-k holako esaldiak egiteko ere aukera ematen du.
- Zurekin egotea beste helbururik ez dut inoiz izan.
- Nirekin gelditu beste aukerarik ez duzu izango.
Beste egitura hau ere erabil daiteke.
- Ez dut inor maite zu baizik.
- Ez dut beste inor maite zu baizik.
- Ez dut beste ezer erosi liburuak baizik.
Ariketa txiki bat, EGAko berridazketak oinarri hartuta.