
BAT
Patziku Perurena Koloreak euskal usarioan liburuaren egilea da. Konparazio bidez koloreak nola adierazten diren azalduko du, besteak beste, hurrengo audio-pasarte honetan.
Izengoitiak jartzeko ere askotan erabilia izan da kolorea, bai gizasemetan, bai emakumetan ere, nahiz eta gaur egun nahikoa galdua dugun altxor preziatu hori: Erramun Beltza, Maritxu Beltxa, Beltza, Joakina Nabarra, Madalen Gorri, Juan Zuria, Mari Urdina...
- Horrela, bada, Beltz goitizeneko jendea, larru iluna izateaz gainera, izaeraz serioa eta goibela izan ohi da maiz.
- Izengoitiz Gorria dena, berriz, ile edo larru gorria izateaz gainera, bihurri eta deabru samarra. Eta gure usadioan begigorri izateak mozkor izatea adierazten du sarri (Olentzero begigorri, non harrapatuko dek arrain hori...).
- Zuri edo Txuri izengoitiko jendea larruz eta izaeraz zuri-zuriak omen dira. Egun, ordea, zakurrei bakarrik deitzen diegu "txuri". Horra gure zurikeria noraino heldu den. Beltza da gero hau, beltza! Eta, bestalde, jende begizuria jende faltsoa edota tranposoa izan ohi da.

BI
Entzungai interesgarria GORRIAri buruz Harkaitz Canoren eskutik:
HIRU
Beste artikulu interesgarri batzuk koloreei buruz: