2008/05/26

Izen sintagma

Osamu Tezuka deitzen da eta Manga komikien aita pontekotzat daukate.

Berak sortutako film laburra ikus dezakezu behean. Jumping du izena filmeak, eta saltokako bidaia harrigarri bat kontatzen du bidaiariaren ikuspegitik.

Baina ez dizut dena kontatuko. Play-ri sakatu eta goza ezazu. Gero gerokoak.




ARIKETA:
Aukeratu zure ustez filmean ageri diren sei jauzirik ikusgarrienak eta konta ezazu NONDIK NORA egiten duen jauzi protagonistak, ahal den eta modu deskriptiboenean. Adibidez:

Hiri erdiko orube zikin batetik, parke berde bateko zuhaitz arteko soilgune batera.

Horretarako egokia izan daiteke zenbait hitz gako erabiltzea, hala nola...

erdi, barru, inguru, aurre, atze, oste, hondo, gain, azpi, ertz, kantoi, bazter, mutur, bestalde, haraindi, kanpo




P.S.: Bide batez, japoniera ikastaro txiki bat.