Istorioaren bihurgunea

Bihurgunea deituko diogu. Hain zuzen, horixe gertatzen da kontatzen ari garenen istorioak norabide harrigarri bat hartu duela adierazi nahi dugunean. Espero ezin zitekeen zerbait azaldu da gure kontakizunera. Eman dezagun patuak ekarri digun zoritxarreko gertakari batek asmoak zapuztu dizkigula bat-batean, edo, alderantziz, gauzak ezin okerrago zirenean suerte kolpe bat iritsi dela... Hitzez hori markatzeko zenbait baliabide ditugu aukeran. Horiekin istorioaren bihurgunea, intrigaren gakoa heldu dela adierazten diogu entzuleari:



1. Bihurgunea iragarriz:

  • Nori eta zuri gertatu behar!
  • Etxetik ateratzekotan zirela, nor agertuko eta Felipe agertu zen!
  • Etxean bakarrik gelditu zirenean, ordea, zer gertatuko eta erori egin zen hain maite zuen lorontzia.

Egitura horrek bidea ematen du gero aditzaren elipsia egiteko ere:
  • Nor agertuko eta Felipe (agertu zen)!

2. Harridura esapideak erabiliz:

a) ez ..., bada, ...!
  • Etxera iritsi eta ez zen, bada, kantu batean hasi umeen aurrean!

b) hara/ horra non ...-n ...!
  • Etxera iritsi eta hara non hasten den kantu batean umeen aurrean!


ARIKETA
Hurrengo bideoan zenbait istorio bitxi aurkituko dituzu. Konta itzazu laburrean (esaldi bat edo bi), goiko baliabide horiek zentzuz erabilita.

  1. gravatar

    # by beni_91_10 - 17:49

    Badago bikote gazte bat oso momentu erromantiko bat bizitzen. Erdi ilun dagoen gela batean daude biak eta klima beroa arnasten da gelan barrena.Telebista pizturik dago baina ez diote kasurik egiten. Mutilak neskari espagetiak ahora ari zaizkio ematen oso era "sexy" batean eta neskak jaten ari ditu era berean. Heltzen da momentu bat non neskak plateretik zuzenean jaten hasten da eta espageti luze eta goxo bat ahora xuabe-xuabe sartzen ari denean, mutilaren zapatiletako kordoi bat dela konturatzen da, oso "ESPAGETI" nazkagarria, gelan zegoen klima hapurtzen duena. Ikeak asmatutako iragarki da hau eta hona hemen beraien mezua : " txukundu ezazu zure gela " Eta arrazoi dute, geroago momenurik ez aproposenean sorpresa txarrik ez izateko.

  2. gravatar

    # by bego - 18:09

    New Yorkeko taxi hori batean, beren atzeko partean neska eta mutil bat doaz. Badirudi bikotea direla. Mutilak poltsikotik txikle pakete bat ateratzen du et neskari eskaintzen dio. Neska bat jaten du, mutila, berriz, ia-ia pakete guztia. Momentu horretan mutilaren buru osoa izozten hasten da. Neska konturatzen denean oihuka hasten da eta gidaria beldurtzen egiten delako taxia bat-batean gelditzen du. Horren ondorioz, mutilaren burua bere gorputzatik ateratzen da pelota bat izango balitz bezala eta neskaren gainean jausten da.
    Txikle baten iragarkia da azaltzeko euren produktoa hain freskagarri eta gogorra denez denetarik izoztu ahal duela adierazteko.

  3. gravatar

    # by Hektor - 12:25

    New York-eko ohiko taxi orixkan, bikote bat atzeko aldean bidaiatzen zihoazela, txikleak jaten hasi ziren.
    Emakumeak txikle-paketea hartu eta bat ahoratu zuen. Gizonak ,ordea, hamaika txikle frekagarriak sartu zituen eta ez zitzaion bada,burua izoztu. Egoera ikustean emakumea urdurri jartzen ari da, era berean taxi gidaria. Hurrengo segundoetan igaro eta hara non burua erortzen hasten zitzaion gizonari. Taxi gidaria, zuzenean ikusita sinestu ezinean dabil eta istripua izatear dago.
    Kontua da txikleak oso freskagarriak omen direla.
    BA AL DIRA OSASUNERAKO
    ONURAGARRIAK IZANGO?

  4. gravatar

    # by JUBILATEKOZAIN - 15:25

    *Bulego baten langile guztiak erretzaileak ziren eta egunero balkoi txiki batera irteten ziren erretzera. Balkoia beti jendez gain egoten zen eta egun batean langile bat berandu joan zen erretzera. A ze ustekabea! balkoirik ez zegoen! Erretzaile guztiak erori ziren balkoi eta guzti. Pentsatu daigun nolako kaltea egiten duen hontan ere tabakoak!.
    *Langile bat tresna batekin horma zulatzen zegoen eta bere lankidea hormaren atzetik pasatu zen. Tresnak laguna harrapatzen du eta bueltaka hasten da. A ze indarra tresnak!.
    * Erreka batean dagoen hartz batek arrainak harrapatzen ditu eta bat-batean gizon bat agertzen da arraina kentzeko. Sekulako borroka egiten dute eta gizonak irabazi ondoren, arraina hartzen du, arrapaladan ihes eginez.
    *Bikote gazte bat gela ilun batean daude egoera erromantiko batean mutilak neskari espagetiak ahora ari zaizko ematen eta momentu batean, neska plateretik jaten hasten da. Hara non klima erotikoa aldatzen da, zeren zapatilako kordela irensten ari dela konturatzen delako.
    *New York-eko taxi batean atzeko partean bikote bat doa. Mutilak poltsikotik txikle paketea ateratzen du eta neskari eskaintzen dio. Neskak bat jaten du, berriz mutilak pakete guztia. Bat-batean, mutilaren burua izozten hasten da. Taxista eta neska garrasika hasten dira eta buru izoztua neskaren magalera jausten da.
    *Gizon lodikote bat korrika egiteko makinan ari da eta bat-batean makina gelditu egiten da. Gizonak makinako arazoan buru-belarri dagoela, ezustean makina martxan hasten da eta kristoren kolpeak hartzen ditu. Azkenengoz, atzeko aldean dagoen armairu handia gizonaren gainera erortzen da.

  5. gravatar

    # by kepa - 12:59

    New Yorkeko Taxi hori baten doa bikote ezkon berria, mutilak aurreko egunean erosi zuen txikle kaxa zabaldu eta neskari txikle bat ematen dio, berak ordea kaxan gelditzen diren guztiak ahora sartzen ditu eta halako batean izoztu egiten zaioa burua. Emazteak hura ikusita garrasi batean hasten da eta taxi gidariak atzera begiratzen du, honek ere arrituta garrasi egiten du eta aparte kotxeko frenoa sakatu, momentu horretan mutilari burua gorputzetik banantzen zaio eta emaztearen hanka bitartean gelditzen da.

    Hamahiru garren pisuko bulego bateko balkoian 12 langile zigarroak erretzen hari dira, bulegoan debekatuta dagoelako. Hori ikusita 13. langileak bera gutxiago ez dela eta balkoirantz abiatzen da. Balkoira heltzeko metro bat baino gutxiago gelditzen zaionean balkoia apurtu eta 12 langileak hil egiten dira.

    Langile bateri zulo bat egiteko eskatzen diote, langileak makina eskuetan hartu probatu ia ondo badabilen eta or doa zuloa egitera. Zuloa alde batetik bestera pasatu behar danez makina eta barauts onak erabiltzen ditu. Paretaren beste aldean langile batek bere lanak egiten dihardu baina konturatu barik barautsak arrapatu egiten dio eta bueltaka azten da alde batera eta bestera. Beste aldean dagoen langilea ez da ezertaz ohartzen kazkoak jarrita dituelako.