Su-koloreko ilea zuen emakumea

Antzoki Iluna bilduman argiraratu zuen Habek irrati nobela hau. 15-18 minutu inguruko lau atal ditu. Atalez atal entzun dezakezu (audio ikurtxoan sakatuz jaitsi ere egin dezakezu) eta proposatzen zaizkizun ariketak egin.

Idazlea: Bernardo Atxaga
Egokitzailea: Joxe R. Zubimendi
Iraupena: 15-18 minutuko 4 atal





1. atala




Hona hemen entzun duzunaren lanketarako zenbait ataza.

1. Pantaila bi dituzu beste hainbeste ariketarekin. Lehenengoan hitzen definizioak aurkitu behar dituzu. Bigarrenean animaliez duzun jakintza orokorra neurtuko da.




2. Pertsona xelebrea zer den kontatzen da istorio honetan. Irakurri Joxemari Iturraldek zer dioen Kilkirra eta Roulottea liburuan.
Pirrakas, esan bezala, ez zen herrian jaioa, Gipuzkoatik iritsitakoa baizik. Halaz ere, bertakoentzat herriko xelebre bat gehiago zen. Herrian, herri guztietan bezalaxe, bazeuden dozena bat xelebre. Xelebre hauek aski ezagunak ziren, eta nolabaiteko errespetua lortua zuten herriarengandik. Batzuk erabat jota zeuden burutik, askotan gaixotasun bat baino gehiago nozitzen zutelarik. Sarri gaixotasun horiezaz gain alkoholaren eragin garratza nabarmentzen zen haiengan. Normaltasun eta oreka baten ingurutik urrunduta garbi ikusten zen, batzuen kasuan behintzat, ez zirela inolaz ere beren buruaren jabe. Mugaz bestalde bizi zirela garbi antzeman zitekeen zenbait kasutan, bestetan aldiz ezin esan erabat mugaz pasatuta bizi zirenik. Normalean zuhurtasun osoz jokatzen zuten egunen segidan soilik une jakin batzuetan edo, bestela, alkoholaren eraginpean zeudenean gainditzen zutelarik muga hori.


3. Pertsonaiak duen statusaren arabera tratamendu desberdinak erabiltzen dituzte istorioan. ZUKA, HIKA edo BERORIKAari dira, nor norekin ari den. Hurrengo esaldiok MAKARIOK eta MEDIKUAK elkarri botatzen dizkiote, Esan zuk zeuk nork nori esan dion horietarik bakoitza:

a- Hor gelditu behar al duk? Atea ez duk eroriko.

b- Bota ezak berria, motel! Zer gertatu duk?

c- Berori gozozalea izana dela nabari da! Baina handiegia atera da ene iritzirako!

d- Norbait oso gaiso balego nik jakingo niake. Horixe besterik ez geniake behar.

e- Berori lotsatuko duenik ez da oraindik jaio.


4. Hona hemen entzun dituzun esapide batzuk. Zer esanahi dute?

a- Txitxare gehiago jarri zuen garrangan

b- Tabernako jendeari hortzak zorroztu zitzaizkion

c- Gaztea ez zen bere larruan sartzen

d- Jakitun nago horretaz

e- Ika-mikan ibili dira azken ordu erdian

f- Gogoz bestera ia, emakumearen irudia etorri zitzaion

g- Bakarren bat kalean geldituko da

h- Medikuak erretiratzekoa egin zuen

i- Inork ez zuen mostradorean txanpona jartzekorik egin


5. Aditu nola hasten duen istorioa idazleak.
Urizarko teilatuak urteko lehen eguzkiaren epeletan gozatzen ziren...

Asmatuko zenuke antzeko formula bat idatzi asmo duzun ipuina hasteko?




2.atala




Hona hemen entzun duzunaren lanketarako zenbait ataza.

1. Pantaila bi dituzu beste hainbeste ariketarekin. Lehenengoan hitzen definizioak aurkitu behar dituzu. Bigarrenean esaldiaren berridazketa amaitu behar duzu.




2. So egiezu esapide hauei.

a- Hau bai dela dena esan beharra! (Noiz eta zertarako esaten dela uste duzu?)

b- Medikua perlesiak jotako baten moduan zegoen (Antzerako esamolderik ezagutzen duzu?)

c- Medikua hariari tiratzera ausartu zen (Zertaz ari da?)

d- Medikuak zorrotz begiratu zion Inesi (Nola begiratu zion?)

e- Umea eztul batean daukate (Antzerako esaerak asmatu)


3. Nolakoa de Inesen izaera? Erantzun paragrafo bakarrean zure erantzuna.




3. atala




Hona hemen entzun duzunaren lanketarako zenbait ataza.

1. Ariketa bat duzu behean. Aditz konposatua galdegai denean EGIN osagaia hartzen du. Beheko adibideotan zeuk pentsatu behar duzu kasu bakoitzean testuinguruaren arabera aditza galdegai izango den edo ez, eta horren arabera EGIN jarri edo ez.



2. Irakurri berriz Carson McCullersen hitzak:
Maitalea eta maitatua leku desberdinetatik datoz. Sarri askotan, maitatua maitaleak bere barruan gorde duen maitasunaren aitzakia bat baino ez da. Maitalea erabakita badago maitatzera aurrean jarritako edozein maitatuko du. Ez dio axola izango maitatzen duen hura traidorea, leloa edo dejeneratua bada ere. Maitaleak -eta maitaleak bakarrik- erabakitzen du maitasun ororen balioa eta nolakotasuna.

Ados zaude iritzi horrekin? Idatzi paragrafo bakarrean zeure erantzuna.




4. atala




Hona hemen entzun duzunaren lanketarako zenbait ataza.

1. Pantaila bi dituzu beste hainbeste ariketarekin. Lehenengoan hitz elkartuak sortu behar dituzu. Bigarrenean parentesi arteko hitza dekliatu behar duzu.




2. Idatzi paragrafo bakarrean galdera honen erantzuna. Ipuin hau misojinoa dela esango zenuke?