Testu baten kalitatea neurtzeko, zein ezaugarri izan behar dituen zehazteko, irizpide hedatu bat dabil han-hemenka lau atal bereizi ohi dituena: koherentzia, kohesioa, adierazmena eta zuzentasuna. Hona hemen ezaugarri horiek azaltzeko aurkezpena.
2011/11/28
2011/04/02
Gezurra eta nahastea
Testuen ulermena dugu aztergai artikulu honetan. Sarritan itxuraz antzeko diren esaldiek alde nabarmena izan ohi dute esanahian.
ARIKETAK
BAT
Aztertu zer alde duten binaka ematen diren esaldi hauek.
1.
Ez digute baimenik eman filma ikusteko, ez omen dugu ulertuko.
Baliteke filma ez ulertzea eta, horregatik, ez digute utzi ikusten.
2.
Etxera iritsi nintzen eta han aurkitu nituen, neure zain, ama eta alaba.
Etxera iritsi nintzelarik, han nituen zain ama-alabak.
3.
Erdi gordean egin zuten ezkontza Ultzaman gazte haiek, alargundu eta laster.
Ultzamara ezkondu ziren gazte alargundu berri haiek, erdi ezkutuan.
4.
Iritziak iritzi, aurrera jarraitu zuen bere eginbeharrekin.
Aurrera egin zuen bere asmoekin, besteen iritziak aldekoak baitzituen.
5.
Alabak etxetik alde egin digunetik bestela bizi gaituk.
Beste era batean bizi gaituk alabak etxetik alde egin eta gero.
BI
Behean 2000-2004 urteetako atariko probetatik ateratako 114 ulermen galdera dituzu erantzunaren zain.

| Iritzia: |
2010/05/03
Aditz trinkoak eta defektiboak
Aditz batzuek ez dute subjektuen ohiko logika gordetzen.
NOR eta NOR-NORK
erratu / irakin / iraun / merezi
huts egin
NORIdun aditzak
axola izan / berdin izan
begiratu / ekin/ eutsi / eragin / heldu / itxaron / irabazi / jarraitu / oratu
barkatu / deitu / lagundu / ulertu
utzi / eman
Eguraldia
egin / ari izan / izan / hasi / egon / atertu / ekarri
Bizipenak
izan / -k egon / -larri izan / hartu
Aditz defektiboak eta aditz trinkoak dituzu hurrengo berridazketa hauetan.
NOR eta NOR-NORK
erratu / irakin / iraun / merezi
- Aita Santuak ez du sekula erratzen ezertan.
- Ez du merezi goizegi heltzea. Horrek merezi du.
huts egin
- Kolpea huts egin du.
NORIdun aditzak
axola izan / berdin izan
- Ez zait axola. Ez dit axola.
begiratu / ekin/ eutsi / eragin / heldu / itxaron / irabazi / jarraitu / oratu
- Mikeli begiratu diot. Hormara begiratu nuen.
- Uste dut eutsiko diola eguraldiak.
- Irabazi diot.
- Iboni itxaron dio. Saria itxaron du.
- Lagunari jarraitu dio. Lanean jarraitu du.
barkatu / deitu / lagundu / ulertu
- Gauean deituko dizut. Gauean deituko zaitut.
- Etxera lagundu zidan. Lagundu ninduen.
- Ez nion ulertu.
utzi / eman
- Bihar-etzi lanari utziko diot.
- Edanari eman zion.
Eguraldia
egin / ari izan / izan / hasi / egon / atertu / ekarri
- Elurra ari du.
- Euria da. Euria hasi du. Euria egiten du. Euria dakar.
- Ateri dago. Atertu du.
Bizipenak
izan / -k egon / -larri izan / hartu
- Gose naiz. Goseak nago.
- Hotzak nago.
- Kakalarri naiz. Txizagura naiz.
- Loak hartu nau. Lokartu naiz. Logale naiz. Lo hartu dut
Aditz defektiboak eta aditz trinkoak dituzu hurrengo berridazketa hauetan.
| Iritzia: |
2010/04/12
Moduzko esaldiak
Moduzko esaldien azalpen laburra hemen:
1- Helburua lortzeko ekintza
-z / -az
Adiera aktiboa duten aditzekin
-ta/ -rik
Adiera pasiboak duten aditzekin
2- Egoera deskribatzeko
dago, ari izan, etorri, gelditu, agertu... aditzen osagarri
[edutezko trinkoa+] –la
zer+ non/ nola (+eta)
x barne (dela)
x lagun (duela)
x eta guzti
-la
modalak (nahi-, behar-, ezin-)+ -an/ -rik/ -z
-ta/ -rik
gabe/ barik
3- Esanahi bereziak
Arabera
-nez
Neurria
-n neurrian / -n heinean
Zain
partiz+ zain
gald+ part+ko (elipsia)
-t(z)eko zain
Asmoa
-t(z)ekotan
-t(z)ekoa(k) izan
Ia-ia
-t(z)ekotan
-t(z)eko zorian
-t(z)ear
partiz.+ hurran
Gabe
-t(z)eko
-t(z)eke
4- Esapideak
partiz. + ez partiz
nik dakidala
arian-arian
egonean (egon)
Urduri antzean etorri da.
Bota ahala ari du euria.
Ekin ahalean aritu ginen.
Barre batean zihoan.
Arnasestuka heldu zen.
Korrika bizian joan da.
kosta ahala kosta.
gainbehera etorri.
hala moduz.
aho batez.
gogoz kontra/ bestera.
dauden-daudenean.
5- Konparazioa
Berdintasuna
bezala / legez / bezalaxe / legetxe / bezalatsu
bailitzan / bailiran
moduan, modura / gisa, gisan, gisara / eran, erara / moldean, moldera
antzera
nola ...bait-
Korrelazioa: nola/ zelan... bait-/ -n ...hala
Ezberdintasuna.
(-n) ez bezala
Zazpi berridazketa dituzu behean; moduzko esaldiak osatu behar dituzu.
1- Helburua lortzeko ekintza
-z / -az
Adiera aktiboa duten aditzekin
- (modua) Coca-colak edanez/ edanaz nahi ditu penak ahaztu.
- (alderantziz) Gutun bat idatzi nion eskerrak emanez/ emanaz.
-ta/ -rik
Adiera pasiboak duten aditzekin
- Horrelakoa izanda ez duzu ezer konponduko.
- Pobreei lapurtuta aberastu nahi zuen.
2- Egoera deskribatzeko
dago, ari izan, etorri, gelditu, agertu... aditzen osagarri
[edutezko trinkoa+] –la
- Ahoan zigarro bat zekarrela agertu zen gaueko bederatzietan.
zer+ non/ nola (+eta)
- Zigarro bat ahoan (eta) agertu zen gaueko bederatzietan.
x barne (dela)
x lagun (duela)
x eta guzti
-la
- Praka motzekin, ipurdia ikusten zitzaiola, azaldu zen afarira.
- Zer egin ez zekiela gelditu zen.
modalak (nahi-, behar-, ezin-)+ -an/ -rik/ -z
- Hor aritu zitzaigun barruan kabitu ezinda.
-ta/ -rik
- Erdi jantzita etorri da.
- Ikasgaia ondo ikasita etorri zen hurrengoan.
gabe/ barik
- Labea piztu gabe garbitzen dut sukaldea.
3- Esanahi bereziak
Arabera
-nez
- Irratian entzun dudanez, euria dakar.
- Nik gogoratzen dudanez, ez zuen ordaindu.
- Denok dakikezuenez, gaurko hitzaldia hitzik gabe doa.
Neurria
-n neurrian / -n heinean
- Umea hazten den neurrian, osasuna galtzen du amak.
- Dirua biltzen dugun heinean etxea altxatuz goaz.
Zain
partiz+ zain
- Pipak jaten nengoen zu etorri zain.
gald+ part+ko (elipsia)
- Pipak jaten nengoen zu noiz etorriko (ote zinen zain).
-t(z)eko zain
- Autobusa hartzeko zain nengoen.
Asmoa
-t(z)ekotan
- Gaur etortzekotan gelditu ziren.
- Hori esatekotan egon naiz lehen baina ahaztu egin zait.
-t(z)ekoa(k) izan
- Etortzekoak ziren.
- Mendira joatekoak gara.
Ia-ia
-t(z)ekotan
- Heltzekotan geundela...
-t(z)eko zorian
- Honezkero irteteko zorian egongo da.
-t(z)ear
- Gaixo hori ohetik erortzear dago.
partiz.+ hurran
- Hil hurran da.
Gabe
-t(z)eko
- Hori ikusteko dago oraindik. (Ikusgai dago).
- Horiek aztertzeko dauzkagu oraindik.
-t(z)eke
- Lana amaitzeke dago oraindik
4- Esapideak
partiz. + ez partiz
- Joan ez joan gelditu nintzan.
nik dakidala
- Nik dakidala, ez da istilu larririk gertatu.
arian-arian
- Arian-arian lortzen da harri gogorrak zulatzea.
egonean (egon)
Urduri antzean etorri da.
Bota ahala ari du euria.
Ekin ahalean aritu ginen.
Barre batean zihoan.
Arnasestuka heldu zen.
Korrika bizian joan da.
kosta ahala kosta.
gainbehera etorri.
hala moduz.
aho batez.
gogoz kontra/ bestera.
dauden-daudenean.
5- Konparazioa
Berdintasuna
bezala / legez / bezalaxe / legetxe / bezalatsu
- (dekl) Alkateak bezala zurituko nuke nik ere dirua.
- (adlg) Gaur ere atzo bezala aritu da.
- (uste, behar, nahi...) Ez zait atera uste bezala.
- (-n). Irakasleak esan zuen legez egin behar ditugu.
- (partiz)Zuk esan bezala egin dut.
- (osagai asko)Arraina uretan bezala aritzen da lanean.
- (ba-) Tontoa banintz bezala tratatzen nau.
- Denok elkar ezagutuko bagenu bezala, ibiltzen gara jolasean.
bailitzan / bailiran
- Sudurretik mukia dariola dago, ergela bailitzan.
- Eguneroko kontuak bailiran erabiltzen ditu ahoan.
moduan, modura / gisa, gisan, gisara / eran, erara / moldean, moldera
- (-ren) Mikelen moduan egin dut.
- (-n) Utz ezazu dagoen moduan.
- (part+ -tako) Agindutako moduan egingo dugu oraingoan.
- (-tzeko) Lanean hasteko moduan hago hi!
antzera
- Nik ere zuk egin duzun antzera egin dut.
nola ...bait-
- Pedrok aita mozkorra jo zuen, nola jo ohi baitu tximuak sugea harriaz.
Korrelazioa: nola/ zelan... bait-/ -n ...hala
- Nola jotzen duen tximuak sugea, hala jo zuen harriaz Pedrok aita mozkorra.
Ezberdintasuna.
(-n) ez bezala
- Nik zuk ez bezala egiten ditut gauzak.
Zazpi berridazketa dituzu behean; moduzko esaldiak osatu behar dituzu.
| Iritzia: |
Subscribe to:
Posts (Atom)